XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galesek galdu egin zuen Irlandarekin

GALESEK ez du burua altxatzen, eta atzo Irlandaren aurka galdu egin zuen (23-29) Wembleyn jokaturiko partiduan.

Hasieratik irlandarrak aurrean izan ziren markagailuan, eta ez zuten inolako arazorik izan Galesi aurre egiteko.

Humphreys izan zen partiduko jokalari aipagarriena, Irlandak egindako 29 puntuetatik 19 bereak izan baitziren.

Galesek nahikoa egin zuen markagailua itxuratzen, 6-26 joan baitziren galtzen.

Azkenean, 23-29 amaitu zen partidua.

Emaitza horrekin, Galesek Egurrezko Koilara irabazteko aukera handiak ditu.